XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errenderi

Mendigoizale ekin ta jarrai

Talde onetako bazkide guztiai arren eskatzen zayote, nola datorren ostiralean batzarra dan, etortzeko Batzoki'ra 8 1/2'etako Garrantzi aundiko erabakiak artu bear dira ta ia ordu ortarako denak biltzen geran.

Batzoki'ko antzeslariak

Gogor ari dira antzerki polit batzuek ikasten, eta entzun degunez, il ontan antzerki jayakin astekoak dira.

Ia ba lenengoa lenbailen izaten den jendea zaleturik dago ta Euzko antzerkiyak entzuteko.

Izpar beltza

Luzaro xamar gaxo egon ondoren, il da Erkizia'tar Erramuna, gizon ona, G. B. Sendiari laguntzen diogu atsekabean.

Naste borraste

Eztizko ilargia igaro ondoren, gure txokora iritxi dira Obeso'tar Koldobika eta bere emaztea.

Ongi etorriak.

Diyote...

... Batzokira, zarrak gutxi azaltzen dirala.

... Zergatik ote den.

... Gogor ari dela Euzko Gaztedia lanean.

... Norbaitek egin bear dula.

... Batzokia antolatzen ari dirala.

... Eta urrena geyago jarraituko dutela.

ANDONI.